Euskalerriko Eskautak Astialdian egiten duen lan hezitzailearen bidez, eskaut metodologiaren bidez, elkartea eratzen duten 60 taldeen eguneroko lanarekin, Euskal Herriko herri eta auzoen hobetzea helburu duen, irabazi asmorik gabeko elkartea da. Euskalerriko Eskautakek, 1956. urtetik hona, 8 eta 19 urte bitarteko haur eta gazteekin modu eraginkor eta erakargarri batean garatzen du bere lan hezitzailea.

 

 

 

 

Errealitatearen irakurketa fededun batetik abiatuz, kide guztien partaidetzaren bidez, gizarte zuzenago eta elkarlaguntzaileago bat lortzea da gure erronka. Hirian, herrian, auzoan, eta batez ere Naturan, eskaut taldearen egunerokoa jolasa, etengabeko aurkikuntza, norbere kudeaketa, taldeko bizitza, ospakizuna eta jaia da. Taldeko bizitzan barneturik, gurasoek ere parte hartzeko aukera duten, haur eta gazteentzako abentura da. Taldeko bizitzan barneturik, gurasoek ere parte hartzeko aukera duten, haur eta gazteentzako abentura da.

 

 

 

Guzti honetarako Euskalerriko Eskautakek pertsona arduratsuak ditu, eguneroko konpromezua eta arduretatik abiatuz, taldean lan hezitzailea aurrera eramango duten begirale prestatuak, hezituak eta tituludunak.

 

 

 

 

Eguneroko eta asteburuko irteerak, kanpaldiak, Olentzeroa, ihauteriak, antzerki jaialdiak, jolasak auzoan, tailerrak, kirola... eskaut talde batean egiten diren ekintzetako bakar batzuk dira. Zugandik gertu dagoen eskaut talde bat: auzoan, herrian, parrokia... ZURE ondoan, ZU zerbitzatzeko.