Astialdiko Eskaut Heziketa, metodo zehatza erabiltzeagatik definitzen da: Eskaut Metodoa. Bide honek honako bost elementu hauek ditu:

EKINTZA ERAKARGARRI ETA PROGRESIBOAK

Kurtsoan zehar garatzen diren taldeko ekintza nagusiak dira. Taldean burutzen diren ekintza zehatz guztiak biltzen dute, hau da, kanpaketak, txangoak, batzarrak eta beste taldeko ekintzak. Ekintzak neska-mutilaren nahi eta beharretara egokitzen dira, umea heziketa prozesuaren elementu zentrala bihurtuz.

SINBOLOGIA

Painoletaz aparte, beste sinboloak ere badaude eskaut taldean, zeinek era erakargarri batean baloreak transmititzen laguntzen diguten.

NATURA

Astialdirako heziketarako esparru pribilegiatua dugu Naturan. Bertan, pertsonak askatasuna, araztasuna, elkartasuna eta munduaren eta bizitzaren hastapena aurkitzen du, ingurumenaz ohartzen da eta maitatzen ikasten du.

 

EKINTZEN BIDEZ IKASI
(Ekintza-Hausnarketa-Ekintza)

Eskaut metodoak umeak berak bizitako esperientzien bidez hezitzean datza. Ume eta gazteak esperientziaz betetako ekintzak garatzen dituzte. Gero, bizi izandakoari buruzko hausnarketa eta barneraketa prozesua egiten dute, eta azkenik, bizitzara bueltatzen dira, ekintzak hobetuz.

 

MONITOREA (BEGIRALEA)

Monitorearen zeregina ume eta gaztearen adinaren arabera bilaketa handia dauka, hasieran modeloa, gero gidari, eta azkenik laguntzailea izanik.